Nahit Serbes, Gülcan Altan ve Ender Serbes Bask Basınında / 22.08.2010

Zirkasieraren Akademiako kideak Euskaltzaindian

Berriak

Egilea: Prentsa Zerbitzua    

Atzo, maiatzaren 4an, Gülcan Altan zirkasieraren Akademiako kide eta musikaria, eta Nahit Serves eta Ender Serbes artista eta ikertzaile zirkasiarrak Euskaltzaindian izan ziren, euskara eta Akademiari buruzko informazio bila. Zirkasiar hauek, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak, gaur Henrike Knörr zenari egingo dion omenaldian parte hartuko dute, euren hizkuntzan elegia bat kantatuko dutelarik. Euskaltzaindian, Xabier Kintana idazkariak eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak egin zieten harrera.

 


Altan eta Serves jaun-andreekin batera, Carmen Uriarte, EHUko turkierazko irakurle eta Turkiako ohorezko kontsula ere izan zen Euskaltzaindian. Bileran, zirkasiarren eta euskaldunen historiaz eta hizkuntzei buruz mintzatu zen. Bestalde, elkarri zenbati liburu, aldizkari, disko eta dokumentu oparitu zioten. Ondoren, Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu zuten Xabier Kintanaren gidaritzapean.
Zirkasiarra jatorri kaukasiarreko herri bat da; XIX. mendean, Errusiar inperioaren kontrako matxinada baten ondorioz, sakabanatuak izan ziren Ekialde Hurbilean zehar (Turkia, Siria, Libano, Egipto...) ; gaur egun gehienak diasporan bizi dira.

Bu Makale 5632 Kez Okundu.

"Nahit Serbes, Gülcan Altan ve Ender Serbes Bask Basınında" Başlıklı Makale İçin Yorumlar
    Bu Haber İçin Kayıtlı Yorum Bulunamadı!